ELORRIKO HIRI BARATZA
2017-2018 ikasturte honetan gure baratza berritu genuen eta ahalik eta erakargarriena uzten saiatu ginen. Horretarako udaletxeko loretzain taldearekin bat proiektu berrian murgildu ginen.
Hasteko, gure eskolako irudia ( LORETXOA) baratzean bertan isladatu nahi genuen eta baliteke ere belardiz oso polita inguraturik jartzea. Hori dela eta, gure baratzean oraindik ezin genuen ezer jarri, beharrezkoak izango ziren obrak eta aldaketak bukatu arte.Jakinmina pizteko argazki bat uzten dizuegu nola gera daitekeen ikusteko.Ea obrak bukatu ondoren, denak prest gauden gogotsu lan egiteko.
Ongi etorri!!!
Iruñeko udaletxeari eskerrak eman nahi dizkiogu egin zuen
Ea gure ikasleriak gozatu eta ikasi egiten duen!
BATZORDEAN EGIN DITUGUN
IHARDUERAK:
- Kurtsoaren hasieran, urrian hain zuzen, egindako diseinua ikusita egurrezko lorontziak jarri genituen.
- Ondoren, lorontzi batzuk hustu genituen eta oihal berezia jarri genuen sendoagoak izateko asmoz.
- Batzordean, erabaki genuen loreontzi bakoitza zein ziklotari tokatzen zitzaion eta honekin batera behar zen ardura. Dena den, geuk erosi genuen landare eta hazi batzuk azaroan jartzeko.
- Diseinuan erdi erdian, hutsik zegoen lekuan, gomazko gurpil bat gorriz margotu genuen eta bertan jarri genuen.
- Urte osoan zehar, hainbat guraso gehi Txini etorri dira asteazken arratsaldeetan. Beraien laguntza eskaini dute eta hainbat gauza aurrera eraman ditugu, adibidez, tresnak gordetzeko etxe txiki bat eraiki dugu. Eremu bat ere mugatu dugu, egurrezko hesia jarriz.
- Honez gain, hilero belar txarren garbiketa egin dugu.
- Ateak itxura kaxkarra zuenez, berde kolorez margotu ditugu.
- Musika tresna batzuk, haurrek egindakoak eta baita etxetik ekarritakoak, horman dagoen eraikuntza batean zintzilikatu ditugu.
0 iruzkinak: