GOMENDATUTAKO LIBURUAK
03:19
0 Iruzkinak
Iruñeako udalak liburu interesgarriz osatutako katalogo bat bidali digu. Ikusi nahi baduzue beheko loturan klikatu.03:19 0 Iruzkinak
LORETXO BERRIRO ESKOLAN
04:06
0 Iruzkinak
Pasa den astean LORETXO Elorrira itzuli zen. Hemen duzue egun horretako bideoa.
04:06 0 Iruzkinak
EUSKERA SUSTATZEKO WEBGUNEA
02:45
0 Iruzkinak
Atzo aurkeztu zen ERA webgunea, euskeraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko plataforma.02:45 0 Iruzkinak
Proiektua Nafarroan Euskera Zerbitzua duten toki entitateek sortu dute elkarlanean.
Familiak helarazten dituzten behar eta eskaerek aberastuko dute webgunea.
Gure txikien ikasketa prozesuan lagungarri izatea espero dugu.
Hemen daukazue esteka, errazago sartzeko.
ERA webgunea
BIDEBERRI ESKOLAN
04:42
0 Iruzkinak
Azaroaren 20an Udalak ospakizun bat prestatu du haurtzaroaren planean partu hartu duten guztiei eskerrak emateko eta hemen daukazue bertan agertuko diren gymkanen bideo txiki bat. Eskolak parte hartu duelako bidaltzen dizuegu.04:42 0 Iruzkinak
BIDEOA IKUSI
Winter time
04:31
0 Iruzkinak
Hezkuntza Departamentuak "Winter time" programaren informazioaren berri ematen dizuegu.04:31 0 Iruzkinak
Guraso agurgarriak
Hezkuntza Departamentuak "Winter time" programaren antolakuntza jarri du martxan.
Ikastaroak abenduaren 26tik 29raino izango dira goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etaraino.
Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailentzat eta Lehen Hezkuntzako maila guztientzat, herri ezberdinetan (Iruña, Sarriguren, Uharte).
EUSKARA OFIZIALA
02:36
0 Iruzkinak
Jakingo duzuenez, Iruñerriko zenbait
udalerrietan (Iruñea, Burlata, Berriozar,
Mutiloa, Eguesibar eta Antsoain),
Nafarroa osoan Euskararen
Ofizialtasuna eskatzeko dinamika bat
martxan dago. Eskaera orriak bete,
eskoletan bildu, baita herriko eta
auzoko beste zenbait tokietan, eta
udalean aurkeztu. 16 urtetaik gorako
edonork bete eta sinatu ditzake
eskaera orriok, inguruko senide eta
lagunenak ere bilduko ditugu, esandako
udaletan erroldatuta egotea da
baldintza.
Elorrin atezaintzan utz ditzakezue
eskaerak. Burlata, Eguesibar...badira
azaroaren 14rako eta Iruñekoak
azaroaren 17rako. Eskaera betetzeko
laguntza behar baduzue mahai
informatiboa bat jarriko dugu azaroaren
17an, 16:45-17:30 bitartean,
bidegorriko sarreran; eguraldi
txarra egiten badu patioko aterpean.
Azaroaren 28an, asteartearekin,
Iruñeko Udaletxe aurrean, mobilizazio
bat eginen da, ordua zehazteko. Aldez
aurretik bertaratzera animatzen dugu
jendea, orduaren berri beranduago jakinaraziko da.02:36 0 Iruzkinak
Hoja de petición:https://drive.google.com/open?id=0B355CldFSF9pUFI1dG9PdjYzdld1a3pmNGdMd1VPR3IxRzZ3
TXALAPARTA ESKOLAN
05:37
0 Iruzkinak
Gaur Elorrin bosgarren eta seigarren mailako ikasleentzat, "Hutsun Txalaparta" taldeak kontzertu didaktiko bat eskeini digu.05:37 0 Iruzkinak
Laburpen txiki bat ikusi nahi baduzue, goian agertzen den "MULTIMEDIA" erlaitzan klikatu.
Eskerrik asko Javi, Mikel eta Anai, "Hutsun Txalaparta" taldeko kideak, egin diguzuen bisitagatik eta datorren kurtsoan berriro bueltatzea espero dugu.
GURASOENDAKO BALIABIDE BATZUK
02:29
0 Iruzkinak
Eskuin aldeko zutabean interesgarriak izan ahal diren zenbait lotura jarri ditugu.02:29 0 Iruzkinak
Hor, euskaraz dauden web orriak, etxean laguntzeko orriak eta gida ezberdinak auki ditzakezue.
Lotura hauek ikusteko, eskuin aldeko zutabean "euskera lantzeko tresnak-loturak" klikatu behar duzue.
2017-2018 ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK
02:34
0 Iruzkinak
Kurtso honetarako prestatutako eskolaz kanpoko jarduerak hauek dira.02:34 0 Iruzkinak
17-18 ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK
17-18 IKASTURTEA
00:53
0 Iruzkinak
Orain hasten den kurtso berri honetara ongietorria eman nahi dizuegu, ziur gaude uda pasa eta gero idartsu eta gogotsu etorri zaretela.00:53 0 Iruzkinak
Kurtso hasiera honetan interesgarri izan ahal den informazioa uzten dizuet.
LEHENENGO ZIRKULARRA
ESKOLAKO MENUA, IRAILA
OSASUNTSU ITZULI IKASTETXERA
ELORRI ESKOLA ERE GALAXIAREN LORATEGIAN
00:50
0 Iruzkinak
00:50 0 Iruzkinak
Iruñeko
Udalak Planetarioaren laguntzarekin lorategi berezi bat eraiki du
Yamaguchi
Parkean.
Udalaren Lorategietako Zerbitzuak hautatutako 500
zuhaixka baino gehiagok
Esne Bidearen landarezko irudikapena osatuko dute. Zuhaixka bakoitzak
Galaxiako eremu zehatz bat ordezkatuko du bere izar, nebulosa,
kumulu eta ezaugarri guztiekin.
Hezkuntza-entitate,
kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteei "kosmosaren
lorezainak" izateko gonbitea luzatu zioten. Zuhaixka
bat babesteak ikastetxe, talde edo elkarteen izena Udalaren
Lorategietako Zerbitzuak hautatutako landareari ematean datza.
ELORRI I.P.ak ere badu bere zuhaixka bertan.
ELORRI TXURI ALDIZKARIAREN ALE BERRIA
05:03
0 Iruzkinak
Hemen duzue 2016-2017 ikasturteko Elorri Txuri aldizkariaren ale berria:05:03 0 Iruzkinak
ELORRIKO IKASLEEN KONTZERTUA
02:32
0 Iruzkinak
02:32 0 Iruzkinak
2016/2017 ikasturtean ere 3. zikloko ikasleek bere lana erakutsi nahi izan digute, hezkuntza komunitateari 2 kontzertu eskeiniz!!
Aurreko ostegunean LHko ikasle guztiek izan zuten aukera txirulaz gozatzeko eta asteartean familien txanda izan zen.

UDABERRIA ELORRIKO BARATZEAN
02:14
0 Iruzkinak
Gure baratzeko proiektua aurrera jarraitzen du, ikasleen parte hartze handiarekin, udaberriko itxura hartuz.02:14 0 Iruzkinak
Lhko ikasleak ere animatu dira, maila bakoitzak bere lorontzi haundia izanik. Denok bat eginik letxuga politak ari dira hazitzen beste gauzen artean....
GIZA MANDALAK ELORRIN
00:32
0 Iruzkinak
00:32 0 Iruzkinak
Aurten GIZA MANDAL politak sortu ditugu Elorriko ikasleekin. Ekintza honen helburua
Elorriko ikasle guztiek joku kooperatiboan elkarlanean aritzea zen, bainan bestetik gure eskola gure ikasleen argazkiekin apaintzea eta “gurea” egitea ere.
Adin desberdinetako ikasleek giza mantala osatu behar zuten elkarlanean, argazki batetik abiatuta edota asmatuta, beraien janzkera eta posizioak erabakiz. Ekintza kooperatibo honekin, ikasleek arauak negoziatzea, errespetatzea edo aldatzearen garrantzia ikasi behar dute. Helburua ez da galdu edo irabazi, baizik eta erronka kolektiboentzat proposamenak aurkezten dituzte, beraiengan konfiantza edukiz eta autoestimua garatuz.
Hemen dituzue ekintza honen bideoa ikusgarriak:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
IKEE Galdetegia
Irakasleentzako dokumentazioa
GURE ESKOLA
IKASLE BATEN BIZIPENAK
LORETXO
Loretxoren kanta from mikel garces otazu on Vimeo.
D EREDUA - MATRIKULAZIOA
ESKOLAKO JANTOKIA
Zerbitzu gutuna
TXIMINI IRRATIA
Euskera lantzeko tresnak
PROTOKOLOAK
EUSKAL JAIA
Irakurrienak
-
ESKOLAKO EGUTEGIA 23-24
-
LIBURUAK 23-24
-
EUSKARALDIA
-
ELORRI KANTUZ: hamaika irribarrek hamaika hitzek baino gehiago balio dute!
-
XAKEA-ELORRI
-
INAUTERI EGUNA ELORRIN
-
Egun berezia atzokoa Elorrin: Izaskun Oses atletaren eta ONCE erakundearen bisita
-
MENDILLORRIKO ERRALDOIAK
-
16-17KO IKASTURTEARI BEGIRA 3 URTEKO IKASLE BERRIEN GURASOEN BILERA
-
MILA ESKER LOGO BERRIARENGATIK
Blog-artxiboa
-
▼
2017
(43)
-
►
ekaina
(9)
- 2017-18 IKASTURTEKO EGUTEGIA
- GURASOEK EROSI BEHARREKO LIBURUAK:
- AZKENENGO EGUNEKO FESTAREN ARGAZKIAK
- 6. MAILAKOEI EGINDAKO AGURRAREN BIDEOA:
- ELORRI ESKOLA ERE GALAXIAREN LORATEGIAN
- ELORRI TXURI ALDIZKARIAREN ALE BERRIA
- ELORRIKO IKASLEEN KONTZERTUA
- UDABERRIA ELORRIKO BARATZEAN
- IPUIN KONTALARIA INGELESEZ
-
►
ekaina
(9)
0 iruzkinak: