ERRIGORA

01:18 0 Iruzkinak


ERRIGORAren uzta iritsi da jada. Elkartasuna, auzolana, gertuko kontsumoa uztartzen dituen kanpaina lorpenak Erriberako euskalgintzara bideratzen dira, arrakasta handiz.

Informazio gehiago:


SORTZEN sareko elkarlanari esker ELORRI ikastetxean ere aukera izanen dugu kanpainan parte hartzeko. Nola?

ERRIGORAko kutxak nahi badituzu ( txuria edo beltza) eskatzeko aukera izanen duzu atezaintzan. Bertan dagoen eskaera orrian zure izena, datuak ( tel. zk.a, grrantzitsua!), eta eskaera apuntatu. 

Azaroaren 14an amaituko da epea. Azkenik, whatsapp mezu batez zure eskaria jaso eta ordainketa egiteko hitzordua zehaztuko zaizue.

Mila esker.

0 iruzkinak:

TXIMINI IRRATIA

05:28 0 Iruzkinak

Ikasturte honetan irratiaren erabilera indartu nahi dugu.Horretarako ikasleek gure irratia,"TXIMINI IRRATIA", erabiliko dute eta saioak grabatu ondoren hemen jarriko ditugu.

irratia bilaketarekin bat datozen irudiak

Eskuinaldeko zutabean  "TXIMINI IRRATIA" agertzen da, hor klikatzen baduzue, gure irrati saioak agertuko dira. Ea zuen gustokoak diren.

0 iruzkinak: