INGURUMEN SENSIBILIZAZIOA

03:09 0 Iruzkinak

Iruñeko Ingurumen Heziketarako Zerbitzutik, hezkuntza komunitateari zuzenduriko jarduera sorta prestatu dugu. Helburua etxetik ingurumen sentsibilizazioa lantzen jarraitzea da eta eskaintzak Haur Hezkuntzatik, Bigarren Hezkuntza arte barne hartzen ditu.
Jarduerak euskaraz eta gaztelaniaz daude.

Ezagutu hemen etxean egiteko jarduera guztiak

0 iruzkinak:

KALERA ATERATZEKO AHOLKUAK

02:55 0 Iruzkinak

0 iruzkinak:

ESPERIMENTUA

09:45 0 Iruzkinak

Egun osoa etxean gaudenez, gauza berriak egiteko denbora dugu. Haur hezkuntzako hirugarren mailan dagoen Nahiak esperimentu bat egin du eta bideoa bidali digu bere "sumendia" ikusteko.
Ziur nago gustatuko zaizuela.


0 iruzkinak:

PROPOSAMEN BERRIAK

03:02 0 Iruzkinak

Kaixo, berriro Mikel naiz.

Aste Santurako prosamen berriak ditut. Beste egunean zirkuito bat egitea eta niri bidaltzea proposatu nizue, gaur zuentzat  bi erronka ezberdin ditut.
Eskolako "zaharrenentzat" MALABAREAK egitea.
Eskolako "gazteentzat" KOREOGRAFIA bat egitea.
Jakina, gazteek malabareak egin ditzakete eta zaharrek koreografiak,eta deno jarraitu aha duzue zirkuitoekin.
Ideiak hartzeko bideo batzuk utziko dizkizuet.
Koreografiak egiteko:
                                  JUST DANCE
                                  ENE KANTAK
Malabareak egiteko:2 bideo, 1.pilotak egiteko, 2.ariketak egiteko.

Pilotak nola egin. Puxikak behar dira, ez badituzue saiatu plastikozko poltsa txikiekin eta zinta itsakorra poltsak ongi ixteko . 

Ariketak nola egin.
                                    ENSAIMADA MALABAR


Koreografia edo malabareak egin ondoren  nahi izanez gero, grabatu  eta nire helbidera bidali.     mikeletxeandago@gmail.com

Heltzen diren bideoak, gorputz heziketako  "elorritxuri" blogean, sartuko ditut.

0 iruzkinak:

3.MAILAKOEN OPARIA

04:31 0 Iruzkinak

Egun on familiak! Hona hemen "Baloreak" kantaren bideoa!
Espero dugu eguna alaiago izatea!
Faltan botatzen zaituztegu!
Besarkada handi bat!
Janire eta Asier

0 iruzkinak:

ETXEKO ZIRKUITOA

08:59 0 Iruzkinak

Kaixo, Mikel naiz.
Etxetik atera gabe egun batzuk eman ditugunez, elorriko ikasleentzat proposamen bat daukat.
Etxeko zirkuitoa.
Etxean ditugun materialak eta espazioak baliatuz, zirkuito bat sortu behar dugu. Zirkuitoa egongelan, pasabidean, gure geletan..... egin dezakegu.
Zirkuitoan mugimenduak egin behar ditugu, oztopoak jarri, arrastaka joan, mahai edo aulki azpitik pasatu, flexioak egin..... 
Jakina, zirkuitoa prestatu ondoren, egin behar dugu eta nahi izanez gero, grabatu  eta nire helbidera bidali.     mikeletxeandago@gmail.com
Heltzen diren bideoak, gorputz heziketako  "elorritxuri" blogean, sartuko ditut.

Hemen dituzue youtuben aurkitutako bi bideo, idei batzuk hartzeko.




0 iruzkinak: