Egun berezia atzokoa Elorrin: Izaskun Oses atletaren eta ONCE erakundearen bisita

00:42 0 Iruzkinak

 

Emozioz beteriko saioa, hunkigarria. Honela deskribatu daiteke, atzokoan Elorri eskolako 6. mailako ikasleek bizi izan zuten saioa. 



Gurera, Izaskun Oses atleta paraolinpikoa etorri zen. Korrikalari profesional honek urteetan zehar jasotako joan-etorriak kontatu zizkigun. Izan ere, gogoratu dezagun, gaur egun, %85eko ikusmen urritasunarekin, Espainiako atleta paraolinpiko nagusietako bat bihurtu dela. 

Lasterketen eta olinpiaden inguruko bitxikeriak kontatzeaz gain, egunerokoan, ikusmen urritasuna duten pertsonen larruan jartzeko aukera izan genuen. Izan ere, gizarteak inklusiorako oztopoak gainditzen ari den arren, oraindik ere, badauka zer hobetu! 










Hori gutxi balitz, ONCE erakundetik ere, Maria Pilar Herrero etorri zitzaigun. Izan ere, Elorrik badauka ONCErekin lotura estua, bai. 6.mailan ikaslea den Izan Berastegi erakunde honetan afiliatuta dago.  Aritz Aristurekin batera, Prometeo literatur lehiaketan parte hartzeagatik 2. saria irabazi zuten biek eta sari banaketa hunkigarria izan genuen.



 Hemen klik eginez, ikus daiteke, Izanek eta Aritzek sortutako ipuina. Zorionak biei! 


0 iruzkinak:

ABIAN DA ELORRIKO TXIMINI IRRATIA!

04:46 0 Iruzkinak




1. mailako ikasleek, gaurtik aurrera, hasiera eman diote Elorri Ikastetxeak martxan jarri duen Irrati gela berriari. Bertan esperientzia bikaina bizitzeko aukera izan dute lehenengo pertsonan. Primerako irrati hizlariak benetan! 

Honako proiektua aurtengo ikasturte amaieran martxan jarri da eta hurrengo urteetan zehar eskolako ikasleek erabiltzeko aukera izango dute. Bertan ahozkotasuna eta gelan burututako proiektuaz gain, txikitxuek lehenengo pertsonan bizitzen dutena sentitzeko egina dago, gelan ikasitakoa praktikara eramanez. Prest hezkuntza prozesua barru-barrutik bizitzeko?

0 iruzkinak:

ELORRI KANTUZ

02:00 0 Iruzkinak

 

0 iruzkinak: