IKT

04:00 0 Iruzkinak

2009-2010 kurtsoaz geroztik gure eskola INTEGRA TIC - IKT teknologia berrietako proiektuan parte hartzen ari da. Proiektu honen helburuak: komunikazio eta informazio teknologiak kurrikulumean integratzea eta ikasleen konpetentzia digitalak garatzea.

Ikastetxea, arbela digitalekin ornitua dago eta hirugarren zikloko ikasleek, 30 CHROMEBOOKS (azken belaunaldiko tabletak)  dauzkate erabiltzeko.
 Arlo desberdinetan informazioa bilatzeko eta lanak egiteko erabiltzeaz gain, proposatzen genituen proiektuetarako ere erabiltzen ari gara: irratia, aldizkaria…

TXIMINI IRRATIA:
Hirugarren zikloko ikasleek eskolako irratirako grabazioak eta programen muntaiak egiten dituzte. Gero eskolako beste ikasle guztiek, eskolako blogaren bidez, programak entzuteko aukera dute.



ARBELA DIGITALAK
Gaur egun Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik seigarren mailaraino, gela guztietan ikasleek ordenagailua, internet konexioa eta arbela digitala dituzte eskura. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako 1. kurtsoan ordenagailuak eta internet konexioak dituzte gela guztiek eta komuneko erabilerarako proiektore bat.