ENE KANTAK
Duela egun batzuk "Ene kantak"taldekoak gure eskolara etorri ziren. Gure eskolako txikiek haien kanta batzuk dantzatu zituzten. Grabazio hauek datorren hilabetean ETB 3n agertuko dira.
Momentuz egun horretan egindako argazki batzuk utziko dizkizuegu.
INAUTERIAK 2021 - BIDEOAK
Egun hauetan, inauteri egunean grabatutako bideoak igoko ditugu.
bideoak ikusteko "multimedian" sartu edo hemen agertzen den argazkian klikatu
OLENTZERO 2020 - BIDEOAK
Olentzero egunean grabatu ziren bideoak ikusteko, goian agertzen den "multimedia" gainean klikatu behar da.
MATRIKULAZIOA 21-22.
Nafarroako Hezkuntza Sailak urte honetako aurrematrikulazioaren datak atzeratu ditu. Beste kurtsotan kanpaina hau otsailaren hasieran izaten zen, baina, hezkuntzako lege berriari, LOMLOEri, hobeto egokitzeko aurten beranduago izanen da. .
Gai honen inguruan ailegatzen zaigun guztia, goian agertzen den "MATRIKULAZIO" atalean jarriko dugu.
Momentuz, gure eskola ezagutzeko bideotxo bat uzten dizuegu.