PINTXO POTE OLINPIADAK
2023ko PINTXO POTE OLINPIADAK
Egun zoragarria izan zen atzokoa. Gure lehendabiziko PINTXO POTE OLINPIADA primeran atera zen. Gela bakoitzak, pintxo zoragarriak prestatu zituen guraso bolondresen laguntzaz. Ondoren, epaimahaiaren erabakia entzundakoan, pintxo bakoitzak, ongi merezitako diploma eta sukaldari txapela jaso zuen.
Hona hemen egun berezi honetako argazkiak:
Pintxoak prestatzen
Pintxo Olinpikoak!
******************************************************
Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleek, heldu den abenduaren 20rako, ELORRIko lehendabiziko PINTXO POTE OLINPIADAK antolatu dituzte.
Egun hauetan, ilusio handiarekin, ekintza berezi hau prestatzen aritu dira gure ikasleak: megafoniako mezuak prestatu eta grabatu, errezetak idatzi eta osagaiak hautatu, izen emateko prozesua aurrera eraman, PINTXO POTE OLINPIADA eguna antolatu, epai-mahaia deitu, familiak laguntzera gondibatu...
0 iruzkinak: