PINTXO POTE OLINPIADAK

01:20 0 Iruzkinak

2023ko PINTXO POTE OLINPIADAK
Egun zoragarria izan zen atzokoa. Gure lehendabiziko PINTXO POTE OLINPIADA primeran atera zen. Gela bakoitzak, pintxo zoragarriak prestatu zituen guraso bolondresen laguntzaz. Ondoren, epaimahaiaren erabakia entzundakoan, pintxo bakoitzak, ongi merezitako diploma eta sukaldari txapela jaso zuen. 
Hona hemen egun berezi honetako argazkiak:

Pintxoak prestatzen


Pintxo Olinpikoak!


Epaimahaia


Sari Banaketa



******************************************************


Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleek, heldu den abenduaren 20rako, ELORRIko lehendabiziko PINTXO POTE OLINPIADAK antolatu dituzte. 

Egun hauetan, ilusio handiarekin, ekintza berezi hau prestatzen aritu dira gure ikasleak: megafoniako mezuak prestatu eta grabatu, errezetak idatzi eta osagaiak hautatu, izen emateko prozesua aurrera eraman, PINTXO POTE OLINPIADA eguna antolatu, epai-mahaia deitu, familiak laguntzera gondibatu...






0 iruzkinak:

EUSKARAREN EGUNA - LORETXOREN AURKEZPENA

00:31 0 Iruzkinak

Kaixo Elorriko ikasle eta familiak:

Pasa den ostiralean, EUSKARAREN EGUNA ospatzeko asmoz, LORETXOren auzkezpena egin ziguten gure 6. mailako ikasleek. Arratsalde zoragarria pasa genuen. Gure LORETXOren laguntzaz, EUSKARAZ jardungo dugu irmoki. Hona hemen aurkezpenaren bideotxoa:

0 iruzkinak:

2023ko AZAROAK 25, EMAKUMEAREN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

00:42 0 Iruzkinak

Joan den ostiralean, SKOLAE batzordeak antolaturiko ekintza aurrera eraman genuen gure eskolan. Hausnartu eta elkarrekin partekatzeko bizipen berezia izan zen. Hona hemen aurrera eramandako jarduera:

0 iruzkinak:

LIBURUAK 23-24

03:53 0 Iruzkinak


 Datorren kurtsorako erosi behar diren liburuak hauek dira.


LIBURUAK 23-24

0 iruzkinak:

ESKOLAKO EGUTEGIA 23-24

01:46 0 Iruzkinak

 ESKOLAKO EGUTEGIA 23-24




0 iruzkinak:

ELORRI KANTUZ: hamaika irribarrek hamaika hitzek baino gehiago balio dute!

00:45 0 Iruzkinak


Aurreko ostiraleko Elorri kantuz, ilusioz eta alaitasunez beterik igaro genuen Elorrin, bai irakasleen eta baita ikasleen artean.

 




0 iruzkinak:

Egun berezia atzokoa Elorrin: Izaskun Oses atletaren eta ONCE erakundearen bisita

00:42 0 Iruzkinak

 

Emozioz beteriko saioa, hunkigarria. Honela deskribatu daiteke, atzokoan Elorri eskolako 6. mailako ikasleek bizi izan zuten saioa. 



Gurera, Izaskun Oses atleta paraolinpikoa etorri zen. Korrikalari profesional honek urteetan zehar jasotako joan-etorriak kontatu zizkigun. Izan ere, gogoratu dezagun, gaur egun, %85eko ikusmen urritasunarekin, Espainiako atleta paraolinpiko nagusietako bat bihurtu dela. 

Lasterketen eta olinpiaden inguruko bitxikeriak kontatzeaz gain, egunerokoan, ikusmen urritasuna duten pertsonen larruan jartzeko aukera izan genuen. Izan ere, gizarteak inklusiorako oztopoak gainditzen ari den arren, oraindik ere, badauka zer hobetu! 










Hori gutxi balitz, ONCE erakundetik ere, Maria Pilar Herrero etorri zitzaigun. Izan ere, Elorrik badauka ONCErekin lotura estua, bai. 6.mailan ikaslea den Izan Berastegi erakunde honetan afiliatuta dago.  Aritz Aristurekin batera, Prometeo literatur lehiaketan parte hartzeagatik 2. saria irabazi zuten biek eta sari banaketa hunkigarria izan genuen.



 Hemen klik eginez, ikus daiteke, Izanek eta Aritzek sortutako ipuina. Zorionak biei! 


0 iruzkinak:

ABIAN DA ELORRIKO TXIMINI IRRATIA!

04:46 0 Iruzkinak




1. mailako ikasleek, gaurtik aurrera, hasiera eman diote Elorri Ikastetxeak martxan jarri duen Irrati gela berriari. Bertan esperientzia bikaina bizitzeko aukera izan dute lehenengo pertsonan. Primerako irrati hizlariak benetan! 

Honako proiektua aurtengo ikasturte amaieran martxan jarri da eta hurrengo urteetan zehar eskolako ikasleek erabiltzeko aukera izango dute. Bertan ahozkotasuna eta gelan burututako proiektuaz gain, txikitxuek lehenengo pertsonan bizitzen dutena sentitzeko egina dago, gelan ikasitakoa praktikara eramanez. Prest hezkuntza prozesua barru-barrutik bizitzeko?

0 iruzkinak:

ELORRI KANTUZ

02:00 0 Iruzkinak

 

0 iruzkinak:

INAUTERITAKO JAIALDIA

01:44 0 Iruzkinak

 Otsailaren 17an grabaturiko jaialdiko bideoak ikusteko, klikatu argazkiaren gainean: 





0 iruzkinak:

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEEN AURREINSKRIPZIOA 2023-2024 IKASTURTEA: MARTXOAREN 6TIK 10A ARTE

06:23 0 Iruzkinak



Hemen duzue Nafarroako Gobernuaren orria eta "DESKRIBAPENA" atalean hainbat dokumentu/tresna agertzen dira zeinak aurreinskripzio prozesurako baliagarriak izan daitezkeen:


AURREINSKRIPZIOA


Aurreinskripzioa bai eskolan bai eta telematikoki burutu daiteke. Telematikoa egin nahi izatekotan, hona hemen jarraibideak:


TELEMATIKOA


Eskabide orria soilik behar baldin baduzue klikatu ezazue hemen behean:

ESKABIDE ORRIA









0 iruzkinak:

INAUTERI EGUNA ELORRIN

08:03 0 Iruzkinak

 Gaurkoan, 2023ko inauteriak ospatu ditugu Elorrin. Hona argazki batzuk: 







0 iruzkinak:

ELORRIK HAUR MINBIZIDUNEKIN BAT EGIN DU

08:04 0 Iruzkinak

 





0 iruzkinak: