Iruñeko Ingurumen Heziketarako Zerbitzutik, hezkuntza komunitateari zuzenduriko jarduera sorta prestatu dugu. Helburua etxetik ingurumen sentsibilizazioa lantzen jarraitzea da eta eskaintzak Haur Hezkuntzatik, Bigarren Hezkuntza arte barne hartzen ditu.
Egun osoa etxean gaudenez, gauza berriak egiteko denbora dugu. Haur hezkuntzako hirugarren mailan dagoen Nahiak esperimentu bat egin du eta bideoa bidali digu bere "sumendia" ikusteko.
Ziur nago gustatuko zaizuela.
Elkarbanatu
0
iruzkinak:
PROPOSAMEN BERRIAK
03:02
0 Iruzkinak
Kaixo, berriro Mikel naiz.
Aste Santurako prosamen berriak ditut. Beste egunean zirkuito bat egitea eta niri bidaltzea proposatu nizue, gaur zuentzat bi erronka ezberdin ditut. Eskolako "zaharrenentzat" MALABAREAK egitea. Eskolako "gazteentzat" KOREOGRAFIA bat egitea. Jakina, gazteek malabareak egin ditzakete eta zaharrek koreografiak,eta deno jarraitu aha duzue zirkuitoekin. Ideiak hartzeko bideo batzuk utziko dizkizuet. Koreografiak egiteko: JUST DANCE ENE KANTAK Malabareak egiteko:2 bideo, 1.pilotak egiteko, 2.ariketak egiteko. Pilotak nola egin. Puxikak behar dira, ez badituzue saiatu plastikozko poltsa txikiekin eta zinta itsakorra poltsak ongi ixteko .
Kaixo, Mikel naiz. Etxetik atera gabe egun batzuk eman ditugunez, elorriko ikasleentzat proposamen bat daukat.
Etxeko zirkuitoa. Etxean ditugun materialak eta espazioak baliatuz, zirkuito bat sortu behar dugu. Zirkuitoa egongelan, pasabidean, gure geletan..... egin dezakegu. Zirkuitoan mugimenduak egin behar ditugu, oztopoak jarri, arrastaka joan, mahai edo aulki azpitik pasatu, flexioak egin..... Jakina, zirkuitoa prestatu ondoren, egin behar dugu eta nahi izanez gero, grabatu eta nire helbidera bidali. mikeletxeandago@gmail.com Heltzen diren bideoak, gorputz heziketako "elorritxuri"blogean, sartuko ditut. Hemen dituzue youtuben aurkitutako bi bideo, idei batzuk hartzeko.
0 iruzkinak: