AZAROAK 25

07:09 0 Iruzkinak


Azaroaren 24an Elorrin egindako horma irudiak.

0 iruzkinak:

EUSKERA SUSTATZEKO WEBGUNEA

02:45 0 Iruzkinak

Atzo aurkeztu zen ERA webgunea, euskeraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko plataforma.
Proiektua Nafarroan Euskera Zerbitzua duten toki entitateek sortu dute elkarlanean.
Familiak helarazten dituzten behar eta eskaerek aberastuko dute webgunea.
Gure txikien ikasketa prozesuan lagungarri izatea espero dugu.
Hemen daukazue esteka, errazago sartzeko.

ERA webgunea

0 iruzkinak:

BIDEBERRI ESKOLAN

04:42 0 Iruzkinak

Azaroaren 20an Udalak ospakizun bat prestatu du haurtzaroaren planean partu hartu duten guztiei eskerrak emateko eta hemen daukazue bertan agertuko diren gymkanen bideo txiki bat. Eskolak parte hartu duelako bidaltzen dizuegu.

 BIDEOA IKUSI

0 iruzkinak:

Winter time

04:31 0 Iruzkinak

Hezkuntza Departamentuak "Winter time" programaren informazioaren berri ematen dizuegu.

Guraso agurgarriak 

Hezkuntza Departamentuak "Winter time" programaren antolakuntza jarri du martxan.
Ikastaroak abenduaren 26tik 29raino izango dira goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etaraino.
Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailentzat eta Lehen Hezkuntzako maila guztientzat, herri ezberdinetan (Iruña, Sarriguren, Uharte).

0 iruzkinak:

EUSKARA OFIZIALA

02:36 0 Iruzkinak

Jakingo duzuenez, Iruñerriko zenbait udalerrietan (Iruñea, Burlata, Berriozar, Mutiloa, Eguesibar eta Antsoain), Nafarroa osoan Euskararen Ofizialtasuna eskatzeko dinamika bat martxan dago. Eskaera orriak bete, eskoletan bildu, baita herriko eta auzoko beste zenbait tokietan, eta udalean aurkeztu. 16 urtetaik gorako edonork bete eta sinatu ditzake eskaera orriok, inguruko senide eta lagunenak ere bilduko ditugu, esandako udaletan erroldatuta egotea da baldintza. Elorrin atezaintzan utz ditzakezue eskaerak. Burlata, Eguesibar...badira azaroaren 14rako eta Iruñekoak azaroaren 17rako. Eskaera betetzeko laguntza behar baduzue mahai informatiboa bat jarriko dugu azaroaren 17an, 16:45-17:30 bitartean, bidegorriko sarreran; eguraldi txarra egiten badu patioko aterpean. Azaroaren 28an, asteartearekin, Iruñeko Udaletxe aurrean, mobilizazio bat eginen da, ordua zehazteko. Aldez aurretik bertaratzera animatzen dugu jendea, orduaren berri beranduago  jakinaraziko da.

Hoja de petición:https://drive.google.com/open?id=0B355CldFSF9pUFI1dG9PdjYzdld1a3pmNGdMd1VPR3IxRzZ3

0 iruzkinak: