IKT
2009-2010 kurtsoaz geroztik gure eskola
INTEGRA TIC - IKT teknologia berrietako proiektuan parte hartzen ari da.
Proiektu honen helburuak: komunikazio eta informazio teknologiak kurrikulumean integratzea
eta ikasleen konpetentzia digitalak garatzea.
Ikastetxea, arbela digitalekin ornitua
dago eta hirugarren zikloko ikasleek, 30 CHROMEBOOKS (azken belaunaldiko
tabletak) dauzkate erabiltzeko.
Arlo desberdinetan informazioa bilatzeko eta
lanak egiteko erabiltzeaz gain, proposatzen genituen proiektuetarako ere
erabiltzen ari gara: irratia, aldizkaria…
TXIMINI IRRATIA:
Hirugarren zikloko ikasleek eskolako
irratirako grabazioak eta programen muntaiak egiten dituzte. Gero eskolako
beste ikasle guztiek, eskolako blogaren bidez, programak entzuteko aukera dute.
ARBELA DIGITALAK
Gaur egun Lehen Hezkuntzako bigarren
mailatik seigarren mailaraino, gela guztietan ikasleek ordenagailua, internet
konexioa eta arbela digitala dituzte eskura. Haur Hezkuntzan eta Lehen
Hezkuntzako 1. kurtsoan ordenagailuak eta internet konexioak dituzte gela
guztiek eta komuneko erabilerarako proiektore bat.