Elorri eta Mendillorriko guraso elkarteek ,LIFE VAC, izeneko produktua erosi dute.
Kontrako eztarrira joaten diren janari zatiak ateratzea da produktu honen helburua. Hiru ale izango dira, bat Mendillorriko eskolan bete bat gurean eta hirugarrena jantokian.
LIFE VAC hobeto ezagutzeko, pasa den urtarrilan eskolara erizain bat etorri zen ikastaro txiki bat ematera.
Bosgarren eta seigarren mailako ikasleen artean futbol ekipo bat osatu zuten Osasunak antolatzen duen Eguberrietako txapelketan parte hartzeko.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Alvaro Goñi eta Xabier Etxeberriari, eskolako ikasle ohiak,entrenatzaile lanak egiteagatik.
Hemen duzue Mendillorriko Olentzeroren kartela. Elorri eskolako ikasle bat izan da kartelaren egilea: Nahia Mihura (3. maila).
ZORIONAK!
Argazkian klikatu eskolako egitaraua ikusteko.
Iruñeako udalak liburu interesgarriz osatutako katalogo bat bidali digu. Ikusi nahi baduzue beheko loturan klikatu.
Pasa den astean LORETXO Elorrira itzuli zen. Hemen duzue egun horretako bideoa.