XAKEA-ELORRI

Asteburu honetan Nafarroako kirol jolasen xake finalak izan dira.
Aimar Urbiola  (2008- 2009) bigarren postuan gelditu zen  Javier Habansen atzean, jokalari hau behin baino gehiagotan Nafarroako eta Espainako txapeldun izandakoa da.. 

Bidane Urbiolak (2010-2011) hirugarren postua lortu zuen.

ESKOLEN ARTEKO XAKE TXAPELKETA


Pasa den larunbatean, martxoaren 24ean, Nafarroako eskolen arteko 1. xake txapelketa jokatu zen Paz de Ziganda ikastolan.
Elorri ikastetxeak 3 talde aurkeztu zituen. Osotara 16 ikasle parte hartu dute (ez da gutxi).
Egun polita benetan. Partidaz gain, haur jokuak, hitzaldiak, arte lanen erakusketak eta txokolatada bat ere izan zuten dastatzeko. Talde batek 8. postua eskuratu zuen eta beste 2 taldeen lana ere bikaina izan zen. Kontutan hatu behar da 35 talde zirela osotara eta Elorri ikastetxeko haur gehienak 7-8 urtekoak direla…


ZORIONAK!! 



NADIA GHULAM ELORRI ESKOLAN

“Elkartasun eskolak” antolatutako jardueren artean, Afganiar errefuxiatua den Nadia Ghulamen bisita izan zuten 5. eta 6. mailako ikasleek, aurreko martxoaren 19an.

Hitzaldi hunkigarria eta ederra benetan.
Hementxe argazki batzuk.


XAKE - TXAPELDUNAK

Asteburu honetan Nafarroako kirol jokuen barruan, taldeko xake txapelketa egin da.
Aimar Urbiolak Nafarroako txapeldun atera da (2008-2009) kategoria barruan eta  Bidane Urbiola  (2010-2011). Biek Iruñeako Oberena taldearekin.
Kaiet Viana eta Oihan Izquierdo bigarren postuan gelditu ziren (2010-2011) kategorian.



MARTXOAK 8

Eskolako ikasleek ,emakumeak munduan gaia hartuta, horma irudi batzuk prestatu dituzte eta eskolako sarreran ikusgai daude.

INAUTERIAK ELORRIN

Inauterietan eskolan grabatutako bideoak ikusgai daude. Ikusteko  "multimedia" gainean sakatu behar duzue.

ELORRIKO IKASLE OHI BAT SARITUA

Egues ibarrako udalak gure ikasle ohia, Felipe Suso, saritu du.
Kirolan dauden estereotipoak apurtzeagatik jasoko du saria.


Berria  egunkarian (Diario de noticias) agertzen da .


LIFE VAC

Elorri eta Mendillorriko guraso elkarteek ,LIFE VAC, izeneko produktua erosi dute.
Kontrako eztarrira joaten diren janari zatiak ateratzea da produktu honen helburua. Hiru ale izango dira, bat Mendillorriko eskolan bete bat gurean eta hirugarrena jantokian.
LIFE VAC  hobeto ezagutzeko, pasa den urtarrilan eskolara erizain bat etorri zen  ikastaro txiki  bat ematera.



                                       

ELORRI TAXOAREN

Bosgarren eta seigarren mailako ikasleen artean futbol ekipo bat osatu zuten Osasunak antolatzen duen Eguberrietako txapelketan parte hartzeko.
Eskerrak eman  nahi dizkiegu  Alvaro Goñi eta Xabier Etxeberriari, eskolako ikasle ohiak,entrenatzaile lanak egiteagatik.

INAUTERIAK 2018 ELORRI