MENDILLORRIKO ERRALDOIAK
Bideberrik eta Mendillorriko Erraldoien konpartsak, auzoko erraldoiak konpontzeko eta berritzeko,tailer
polit bat prestatu dute.
Txikiek parte hartzea eta prozesu hontan laguntzea oso
interesgarria dela pentsatu dute.
Horretarako ostiraletan 17:00 etan Ardanaz kaleko lokalean
zuen zain egongo dira.
Animatu eta parte hartu!!
BBB SAIOA ESKOLAN
Apirilaren 12an eskolako 5. eta 6. mailako ikasleentzat "Bihotz Biriken Berpiztea"ren iguruko saio praktiko bat izan genuen.Saio aurrera eramateko eskolako guraso batzuen ezinbesteko laguntza izan genuen, eskerrik asko egindako lanagatik.
Hemen dituzue egun horretan egindako argazki batzuk.
XAKEA-ELORRI
Asteburu honetan Nafarroako kirol jolasen xake finalak izan dira.
Aimar Urbiola (2008- 2009) bigarren postuan gelditu zen Javier Habansen atzean, jokalari hau behin baino gehiagotan Nafarroako eta Espainako txapeldun izandakoa da..
Bidane Urbiolak (2010-2011) hirugarren postua lortu zuen.
ESKOLEN ARTEKO XAKE TXAPELKETA
Pasa den larunbatean, martxoaren 24ean, Nafarroako eskolen
arteko 1. xake txapelketa jokatu zen Paz de Ziganda ikastolan.
Elorri ikastetxeak 3 talde aurkeztu zituen. Osotara 16
ikasle parte hartu dute (ez da gutxi).
Egun polita benetan. Partidaz gain, haur jokuak, hitzaldiak,
arte lanen erakusketak eta txokolatada bat ere izan zuten dastatzeko. Talde
batek 8. postua eskuratu zuen eta beste 2 taldeen lana ere bikaina izan zen.
Kontutan hatu behar da 35 talde zirela osotara eta Elorri ikastetxeko haur
gehienak 7-8 urtekoak direla…
NADIA GHULAM ELORRI ESKOLAN
“Elkartasun eskolak” antolatutako jardueren artean, Afganiar errefuxiatua den Nadia Ghulamen bisita izan zuten 5. eta 6. mailako ikasleek, aurreko martxoaren 19an.
Hitzaldi hunkigarria eta ederra benetan.
Hementxe argazki batzuk.
XAKE - TXAPELDUNAK
Asteburu honetan Nafarroako kirol jokuen barruan, taldeko xake txapelketa egin da.
Aimar Urbiolak Nafarroako txapeldun atera da (2008-2009) kategoria barruan eta Bidane Urbiola (2010-2011). Biek Iruñeako Oberena taldearekin.
Kaiet Viana eta Oihan Izquierdo bigarren postuan gelditu ziren (2010-2011) kategorian.
MARTXOAK 8
Eskolako ikasleek ,emakumeak munduan gaia hartuta, horma irudi batzuk prestatu dituzte eta eskolako sarreran ikusgai daude.INAUTERIAK ELORRIN
Inauterietan eskolan grabatutako bideoak ikusgai daude. Ikusteko "multimedia" gainean sakatu behar duzue.ELORRIKO IKASLE OHI BAT SARITUA
Egues ibarrako udalak gure ikasle ohia, Felipe Suso, saritu du.Kirolan dauden estereotipoak apurtzeagatik jasoko du saria.
Berria egunkarian (Diario de noticias) agertzen da .
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
KORRIKA
IKEE Galdetegia
Irakasleentzako dokumentazioa
GURE ESKOLA
IKASLE BATEN BIZIPENAK
JANTOKIA
LORETXO
Loretxoren kanta from mikel garces otazu on Vimeo.
D EREDUA - MATRIKULAZIOA
ESKOLAKO JANTOKIA
https://sites.google.com/view/apymaelorri/jantokia
TXIMINI IRRATIA
Euskera lantzeko tresnak
PROTOKOLOAK
EUSKAL JAIA
Irakurrienak
-
LIBURUAREN EGUNA 2024
-
NEGUKO JAIA 2023
-
AGATE DEUNA 2024
-
PINTXO POTE OLINPIADAK
-
ADEMNAra bisita
-
INAUTERIAK 2024
-
HONA HEMEN GURE MASKOTA
-
HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEEN AURREINSKRIPZIOA 2024-2025 IKASTURTEA: MARTXOAREN 18TIK 22RA ARTE
-
ATE IREKIEN JARDUNALDIA
-
Martxoak 8 - Emakumearen nazioarteko eguna
.png)









