MAIATZAREN 31EAN BURUTU BEHARREKO MINTZALDIA (PORROTXENA) BERTAN BEHERA GELDITZEN DA OSASUN ARAZOAK DIRELA ETA.
Maiatzaren 20an, igandean, Iruñeko Antoniutti Parkean, Sortzen Jaia ospatuko da. Egun osoko
egitaraua prestatu dugu, 10:00etatik 20:00etara: tailerrak, jolasak, paella ekologikoa, bertso saioa,
dantzaldia… GONBIDATUAK ZAUDETE! Ikasle euskaldun eleaniztunak heziko dituen eskolaren
alde, #EgunOn!
Info+: sortzenjaia.eus
Eskola
sozioemozionaleko batzordetik (guraso, irakasle eta irakasle ez diren
langileak) luzatutako proposamen bati heldu egin diogu egun hauetan.
“Denok bat”
eta “Desberdintasunak aberasten gaitu” lemapean, geletan landu dira kontzeptu
hauek eta jarduera berezi bat prestatu zen maiatzaren 9an. Bertan, patioko
pareta batean ikaslegoaren eskuak margotu ziren zuhaitza handi batean (ikus
argazkiak).
Bideberrik eta Mendillorriko Erraldoien konpartsak, auzoko erraldoiak konpontzeko eta berritzeko,tailer
polit bat prestatu dute.
Txikiek parte hartzea eta prozesu hontan laguntzea oso
interesgarria dela pentsatu dute.
Horretarako ostiraletan 17:00 etan Ardanaz kaleko lokalean
zuen zain egongo dira.
Animatu eta parte hartu!!
Asteburu honetan Nafarroako kirol jolasen xake finalak izan dira.
Aimar Urbiola (2008- 2009) bigarren postuan gelditu zen Javier Habansen atzean, jokalari hau behin baino gehiagotan Nafarroako eta Espainako txapeldun izandakoa da..
Bidane Urbiolak (2010-2011) hirugarren postua lortu zuen.