Urtero bezala, Elorri eta Mendigoiti eskolek EUSKAL JAIA ospatu dute .
Hemen dituzue goizean zehar egindako argazki batzuk.
Ikasturte bukaera heldu da, eta oraingoan gure 5. eta 6. mailako ikasleek bere familientzat eskeini diete kontzertua eskolako areto nagusian. Astearteko arratsaldean izan zen eta bai ikasle, bai irakasle eta bai familiak oso gustora aritu ginen eta harro harro geratu gara Elorrin artista izugarriak ditugula baieztatzean.
Hurrengo estekak sakatuz kontzertuaren grabaketak ikusi ditzazkezue:
(arazoak ematen baditu, deskargatu eta ikusi ahal izango duzue)
Zorionak eta mila esker parte hartu duzuen guztioi!!!
MAIATZAREN 31EAN BURUTU BEHARREKO MINTZALDIA (PORROTXENA) BERTAN BEHERA GELDITZEN DA OSASUN ARAZOAK DIRELA ETA.
Maiatzaren 20an, igandean, Iruñeko Antoniutti Parkean, Sortzen Jaia ospatuko da. Egun osoko
egitaraua prestatu dugu, 10:00etatik 20:00etara: tailerrak, jolasak, paella ekologikoa, bertso saioa,
dantzaldia… GONBIDATUAK ZAUDETE! Ikasle euskaldun eleaniztunak heziko dituen eskolaren
alde, #EgunOn!
Info+: sortzenjaia.eus
Eskola
sozioemozionaleko batzordetik (guraso, irakasle eta irakasle ez diren
langileak) luzatutako proposamen bati heldu egin diogu egun hauetan.
“Denok bat”
eta “Desberdintasunak aberasten gaitu” lemapean, geletan landu dira kontzeptu
hauek eta jarduera berezi bat prestatu zen maiatzaren 9an. Bertan, patioko
pareta batean ikaslegoaren eskuak margotu ziren zuhaitza handi batean (ikus
argazkiak).
Bideberrik eta Mendillorriko Erraldoien konpartsak, auzoko erraldoiak konpontzeko eta berritzeko,tailer
polit bat prestatu dute.
Txikiek parte hartzea eta prozesu hontan laguntzea oso
interesgarria dela pentsatu dute.
Horretarako ostiraletan 17:00 etan Ardanaz kaleko lokalean
zuen zain egongo dira.
Animatu eta parte hartu!!