MENDILLORRIKO KARTELA

Auzoko Olentzero iragartzeko kartela elorri eskolako ikasle batek egin du.
Aurkeztu ziren lanen artean Naroa Villanuevarena izan da aukeratua.



ELORRI RAPa

Hemen dituzue azaroaren 25erako prestatutako RAParen bi bideo .




KALITATE SARIA

Hezkuntza departamenduak kalitate sariak banatu ditu. Eskola sarituen artean Elorri aurkitzen da eta horregatik astezkenean Nafarroako jauregian egin zen ekitaldira saria  jasotzera joan ginen .


Hemen duzue "diario de noticias"en agertzen dena.

LORETXO ETA EUSKARALDIA ELORRIN

Loretxo gure eskolara bueltatu da eta urtero bezala puzleak eta kromoak ekarri ditu Hori bai, aurten opari berezia izan dugu "euskaraldia" kanpainaren txapak ikasle guztien artean banatzeko..

AZAROAK 25 -RAP

Azaroaren 23an emakumeek pairatzen duten indarkeriaren kontra patiora atera ginen . Hemen duzue egin genuenaren laburpen txiki bat.


OPARIEN KATALOGOA 18-19


Hemen duzue PDF formatoan, eguberriari begira erosi ahal ditzakezuen euskarazko produktoak.
0 eta 16 urteko gazteentzat aurkitu dituzue gauzak. www.katalogoa.eus-ean sartu eta han egin dezakezue erosketa. 



EUSKARALDIA MENDILLORRIN


OLENTZEROREN KARTELA 2018

Jai batzordetik ohar bat pasa digute auzoko Olentzeroaren kartelaren inguruan. Hemen duzue.

OLENTZERO 2018 KARTEL LEHIAKETA

OINARRIAK:
NEURRIA: DINA  A4
TEKNIKA; ARGIZARIA, PLASTIDEKOR, GOMETSAK
Derrigorrezko TESTUA: MENDILLORRIN OLENTZERO 2018
KOKAERA; BERTIKALA

ADINA12 urte barne dituzten txikiek
-         Marrazkiaren atzeko aldean, izen-abizenak, adina eta teléfono zenbakia jarri.

Non utzi?
ANTZARAn, Asteazkenak 21 edo 28an, 19.30etatik 20.30etara

Nola aukeratuko da irabazlea?
Jai Batzordeak, 5 kartel finanistak aukeratu ditu. Azaroaren 30ean Antzaran jarriko dira eta auzo bozketaren bidez aukeratuko da txapelduna.

Saria
Sari Nagusia zure kartel polita auzo guztiatik ikustea izango da. Gainera, opari didaktiko bate mango da.


MENDILLORRIKO JAI BATZORDEA

ERRIGORA


ERRIGORAren uzta iritsi da jada. Elkartasuna, auzolana, gertuko kontsumoa uztartzen dituen kanpaina lorpenak Erriberako euskalgintzara bideratzen dira, arrakasta handiz.

Informazio gehiago:


SORTZEN sareko elkarlanari esker ELORRI ikastetxean ere aukera izanen dugu kanpainan parte hartzeko. Nola?

ERRIGORAko kutxak nahi badituzu ( txuria edo beltza) eskatzeko aukera izanen duzu atezaintzan. Bertan dagoen eskaera orrian zure izena, datuak ( tel. zk.a, grrantzitsua!), eta eskaera apuntatu. 

Azaroaren 14an amaituko da epea. Azkenik, whatsapp mezu batez zure eskaria jaso eta ordainketa egiteko hitzordua zehaztuko zaizue.

Mila esker.

TXIMINI IRRATIA

Ikasturte honetan irratiaren erabilera indartu nahi dugu.Horretarako ikasleek gure irratia,"TXIMINI IRRATIA", erabiliko dute eta saioak grabatu ondoren hemen jarriko ditugu.

irratia bilaketarekin bat datozen irudiak

Eskuinaldeko zutabean  "TXIMINI IRRATIA" agertzen da, hor klikatzen baduzue, gure irrati saioak agertuko dira. Ea zuen gustokoak diren.