MARTXOAK 8


Martxoaren 8ko bezperan, Elorri ikastetxeko lur emankorrean zuhaitz polit
bat ernatu da. Emakumeen aldeko zuhaitza, berdintasunaren aldeko
zuhaitza.
Eskolako ikasle eta irakasleek jo eta ke aritu dira lanean (kartoizko tutuak
bildu, margotu eta zuhaitza eraiki…). Ikus argazkiak.
  


INAUTERIAK 19-ARGAZKIAK

ODISEA LIBURUTEGI DIGITALA


Hezkuntzak, ODISEA, dagoeneko 68 ikastetxek erabiltzen duten liburutegi digitala aurkeztu du.

Plataforma honek izaera eleanitza du, irakurketa sustatzeko balio du eta haur eta gazte literaturaren 5.000 izenbururekin hasiko du ibilbidea
Aurkezpena egin zen egunean gure eskolako irakasle bat, Ines López eta laugarren mailako bi ikasle egon ziren. 


Plataforma honi buruz gehiago jakiteko behean klikatu.

ESKOLAKO IRRATIA

Gure irratia, Tximini Irratia, pasa den ostiralean "diario de noticias" egunkarian agertu zen.
Artikulua hemen ikusi ahal duzue.

HITZALDIA ESKOLAN

Iruñeko udaleko euskara zerbitzuak honako hitzaldia burutzea eskaintzen digute:
“No sabemos euskera; ¿Cómo podemos ayudar a nuestras hijas e hijos a ser plurilingües?”
Hitzaldia urtarrilaren 29an (asteartea) eskolako areto nagusian izango da, arratsaldeko 17:00etan.
(Haurtzaindegi zerbitzua egongo da)
Hizlaria: Itziar Larzabal (pedagoga)
Interesgarria benetan. Animatu zaitezte!!

OLENTZEROAREN SARIA

Gure eskolako seigarren mailan dagoen  Lorea Fuertes Lópezek, Iruñeako Olentzero kartel lehiaketan sari bat irabazi du. Banatzen ziren sarien artean 1º accesita lortu du.
Zorionak.



OLENTZERO ARGAZKIAK


MENDILLORRIKO KARTELA

Auzoko Olentzero iragartzeko kartela elorri eskolako ikasle batek egin du.
Aurkeztu ziren lanen artean Naroa Villanuevarena izan da aukeratua.



ELORRI RAPa

Hemen dituzue azaroaren 25erako prestatutako RAParen bi bideo .




KALITATE SARIA

Hezkuntza departamenduak kalitate sariak banatu ditu. Eskola sarituen artean Elorri aurkitzen da eta horregatik astezkenean Nafarroako jauregian egin zen ekitaldira saria  jasotzera joan ginen .


Hemen duzue "diario de noticias"en agertzen dena.