Martxoaren 10ean taldeen arteko xake txapelketa egin zen. Irabazleen artean gure eskolako ikasle batzuk agertzen dira.
ZORIONAK
Martxoaren 8ko bezperan, Elorri ikastetxeko lur emankorrean zuhaitz polit
bat ernatu da. Emakumeen aldeko zuhaitza, berdintasunaren aldeko
zuhaitza.
Eskolako ikasle eta irakasleek jo eta ke aritu dira lanean (kartoizko tutuak
bildu, margotu eta zuhaitza eraiki…). Ikus argazkiak.
Hezkuntzak, ODISEA, dagoeneko 68 ikastetxek erabiltzen duten liburutegi digitala aurkeztu du.
Plataforma honek izaera eleanitza du, irakurketa sustatzeko balio du eta haur eta gazte literaturaren 5.000 izenbururekin hasiko du ibilbidea
Aurkezpena egin zen egunean gure eskolako irakasle bat, Ines López eta laugarren mailako bi ikasle egon ziren.
Plataforma honi buruz gehiago jakiteko behean klikatu.
Iruñeko udaleko euskara zerbitzuak honako hitzaldia burutzea eskaintzen digute:
“No sabemos euskera; ¿Cómo podemos ayudar a nuestras hijas e hijos a ser plurilingües?”
Hitzaldia urtarrilaren 29an (asteartea) eskolako areto nagusian izango da, arratsaldeko 17:00etan.
(Haurtzaindegi zerbitzua egongo da)
Hizlaria: Itziar Larzabal (pedagoga)
Interesgarria benetan. Animatu zaitezte!!