SORTZEN JAIA

Musika, haur eta magia ikuskizunak Sortzen Jairako prest.

Sortzen Jaia datorren maiatzaren 19an ospatuko da Takonerako lorategien inguruan. Bi gune hartuko ditu: Vista Bella eta Bosquecillo kalea. Festa giroan emango du eguna bertaratzen denak, jarduera eta plan desberdinak izango dituelarik aukeran. Aurtengo leloa Euskaratik guztion eskola sortzen da, eta, zentzu horretan, euskarak bustiko du jai eguna.


IKASTURTE BUKAERAKO JAIA

KORRIKA 19 MENDILLORRIN

Larunbatean KORRIKA gure auzora ailegatu zen, egindako argazki batzuk hemen jarri ditugu.

                                     

XAKEA

Elorriko ikasleak oso txukun aritu dira eskolarteko xake txapelketan. Egunean zehar ongi pasatzeko aukera izan zuten (txokolate eta guzti) eta bostgarrenak gelditu ziren, hori bai, bigarrenekin berdindutak. Beraz, ZORIONAK ELORRI! Hemendik Xakeko Nafar Federazioari eskertu nahi diogu txapelketa antolatzeagatik. Goraintziak


BIDEOAK - INAUTERIAK

Inauteri egunean egunean  bideoak ikusgai daude.
Bideoak ikusteko goiko aldean agertzen den "MULTIMEDIA"n klikatu.

KORRIKA TXIKIA


Aurten berriz ere Korrika urtea dugu, Euskal Herriko txoko eta bazter guztiak bisitatuko ditu
Garesetik abiatuz (apirilak 4) eta Gasteizen bukatuz (apirilak 14).
Mendillorritik apirilaren 6ean igaroko da, larunbatean, arratsaldeko 14:15etan.
Eskola mailan, Korrikari ongi etorria egiteko Korrika txikia ospatuko dugu martxoaren 29an
arratsaldeko 17:00etan Medigoititik abiatuta. Ondoren festatxo bat izanen dugu Elorriko patioan.



BIDEOAK-OLENTZERO

Kostatu zaigu egitea baina olentzero egunean grabatutako bideoak ikusgai daude.
Bideoak ikusteko goiko aldean agertzen den "MULTIMEDIA"n klikatu.

NAFARROAKO KIROL JOKUAK - XAKEA

Martxoaren 10ean  taldeen arteko xake  txapelketa egin zen. Irabazleen artean gure eskolako ikasle batzuk agertzen dira.
 ZORIONAK

MARTXOAK 8


Martxoaren 8ko bezperan, Elorri ikastetxeko lur emankorrean zuhaitz polit
bat ernatu da. Emakumeen aldeko zuhaitza, berdintasunaren aldeko
zuhaitza.
Eskolako ikasle eta irakasleek jo eta ke aritu dira lanean (kartoizko tutuak
bildu, margotu eta zuhaitza eraiki…). Ikus argazkiak.
  


INAUTERIAK 19-ARGAZKIAK