ESKOLA ITXITA, ZER EGIN?

Dakizuenez  hurrengo bi asteetan klase presentzialik ez da izango. Gure ikasleek ikasturteko martxa jarraitzeko ariketa batzuk bidaltzea pentsatu dugu. 
Eskolako sarreran ikasleek egin behar dituzten lanak aurkituko dituzue.
Tutoreekin harremanetan jartzeko eta zalantzak argitu ahal izateko GELAKO E-MAILA erabili.

Maila bakoitzeko posta elektronikoak

3 urte    cpmendi2-2016@educacion.navarra.es    
4 urte    cpmendi2-15@educacion.navarra.es        
5 urte    cpmendi2-14@educacion.navarra.es        
LH 6      cpmendi2-08@educacion.navarra.es

Beste aldetik egun hauek oso aproposak izan ahal dira irakurtzeko. Hezkuntza departamentuak orri bat dauka liburu digitalak irakurtzeko ODISEA izenekoa.
Bertan sartzeko, lotura honetan sartu https://odisea.odilotk.es  eta "nire kontua" pestañan educako datuak erabili.

AUZOKO INAUTERIAK

Gure eskola presente egon zen auzoko inauterietan.


INAUTERIAK - FANFARREA

INAUTERIAK - JAIALDIA

INAUTERIAK - HAUR ESKOLA

Urtero bezala, hirugarren mailako ikasleak auzoko haur eskolara hurbildu dira.


TXIRRINDULARIAK GARA

Txirrindula eskolan kanpaina barruan, gure seigarren mailako ikasleak oinarrizko arauak  ikasteko auzoko kaleetan ibili dira.

ADANO ELORRI

ADANO elkarteak eskoletan egiteko proposamen bat egin zuen minbizia duten umeekin bat egiteko. Proposamen honetan ikasleek bi marra hori aurpegian margotu eta taldeko argazki bat egin behar zuten. Eskolako talde batzuk parte hartu zuten.



MATRIKULAZIOA 2020- DATUAK

Behin matrikulazio kanpaina bukatuta, hauek dira gure eskolako datuak. 
-3 urteko 38 ikasle matrikulatu dira.
Honek esan nahi du BI gela izango ditugula
Hezkuntza departamentuak markatzen dituen epeak jarraituz, martxoaren 2an onartuen behin  behineko zerrenda argitaratuko da eta eskolan ikusgai izango duzue.


AGATE DEUNA

Urtero egiten dugunez, otsailaren 4an, Santa Agedaren koplak abestera eskolako patiora atera ginen.

MATRIKULAZIOA 2020

Otsailaren hasieran datorren kurtsorako matrikulazio kanpaina irekita egongo da.
Matrikula egiteko epea Otsailaren 3an hasiko da eta 7an bukatu.

Ordutegia: Otsailaren 3tik 6ra.
                                                Goizez: 9etatik 14:00etara.
                                                Arratsaldez: 14:00etatik 17:00etara.
                  Azken eguna, Otsailaren 7an.
                                                 Goizez: 9etatik 14:00etara.

Eskola ongi ezagutzeko Urtarrilaren 28an, asteartea, eskolako areto nagusian, hitzaldi bat egingo dugu arratsaldeko 5 etan.


Informazio gehiago lortzeko goian agertzen den "MATRIKULAZIOA" atalean sartu.