ADI!! AURREMATRIKULAZIOA 16-17 IKASTURTERAKO

Familia horiek:

Berehala aurrematrikulazio garaian sartuko gara eta honekin batera garrantzitsua den erabakia hartu beharko duzue. 
          
Elorri D ereduko eskola publikoa eta elebiduna da non ikasgai guztiak euskaraz ematen diren, kalitatezko hezkuntza eskaintzen dizuena, eta gainera zuen etxe ondoan. Zuen seme-alabak irakasle talde egonkor eta dinamiko batekin heziko dira giro alai eta sortzaile batean.


Urtarrillak 28, arratsaldeko 17:00etan   
BILERA INFORMATIBOA
(ATE IREKIETAKO EGUNA)
Areto Nagusian.
(Haurtzaindegi zerbitzua izango da)


Aurrematrikulazioa otsailaren 15etik 19ra bitarte izanen da.
Ordutegia: Goizez:   9:00etatik 14:00ak arte.                                         Arratsaldez: 15:10etatik-16:45etara (17,                                                      asteazkena, izan ezik).
Edozein zalantza izatekotan:

                        948 16 40 49                       
                      Web : www.elorri.info

OLENTZERO 2015 BIDEOAK

Eskolan abenduaren 22an egindako jaialdiaren bideoak, poliki poliki multimedi orrira  igoko ditugu.
Bideoak ikusteko, HEMEN  edo goian agertzen den "multimedia" lehiotxoan klikatu.
Momentuz, Haur Hezkuntzako  bideoak prest daude ikusteko.

OLENTZERO 2015 ARGAZKIAK

Abenduaren 22an eskolan egin genuen festan ateratako argazki batzuk jarri ditugu. Argazkiak ikusteko, goian agertzen den "multimedia" laukitxoan, sakatu behar da.
EGUBERRIETAKO OSPAKIZUNAK ABENDUAREN 22an
GONBIDATUTAK ZAUDETE!!!

12:05 KALEJIRA AUZOAN ZEHAR. 

12:30 TXISTORRADA ( patio estalian) gurasoentzako irekia izanen da baina 12:50 etan (musika bozgorailutik jotzen duenean) ikasle guztiak bere ikasgeletara itzuliko dira tutoreok zerrenda pasatzeko. Zerrenda pasa eta gero 13:00etan aterako dira.


OHARRAK:

  • Gurasoek ezin dute bere seme edo alaba lehenago etxera eraman ezta ikasgeletan sartu ere.



  • Eskola bakarrik goizez izanen dira.



  • Baserritarraz jantzita etortzea eskatzen dizuegu (jantziei izena jarri galtzekotan errazago berreskuratzeko). Aurten kalejira eguerdian egingo denez ez da komenigarria baserritarraren jantziaren azpian arropa asko ekartzea.

Ta... Urtarrilaren 8an eskola hasiko da! ORDURARTE....         ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

INGLESA GABONETAN, CNAI-EN. ANIMA ZAITEZTE!!!


https://www.cnai.es/es/reserva-de-cursos/christmas-time