INAUTERIAK - FANFARREA

INAUTERIAK - JAIALDIA

INAUTERIAK - HAUR ESKOLA

Urtero bezala, hirugarren mailako ikasleak auzoko haur eskolara hurbildu dira.


TXIRRINDULARIAK GARA

Txirrindula eskolan kanpaina barruan, gure seigarren mailako ikasleak oinarrizko arauak  ikasteko auzoko kaleetan ibili dira.

ADANO ELORRI

ADANO elkarteak eskoletan egiteko proposamen bat egin zuen minbizia duten umeekin bat egiteko. Proposamen honetan ikasleek bi marra hori aurpegian margotu eta taldeko argazki bat egin behar zuten. Eskolako talde batzuk parte hartu zuten.



MATRIKULAZIOA 2020- DATUAK

Behin matrikulazio kanpaina bukatuta, hauek dira gure eskolako datuak. 
-3 urteko 38 ikasle matrikulatu dira.
Honek esan nahi du BI gela izango ditugula
Hezkuntza departamentuak markatzen dituen epeak jarraituz, martxoaren 2an onartuen behin  behineko zerrenda argitaratuko da eta eskolan ikusgai izango duzue.


AGATE DEUNA

Urtero egiten dugunez, otsailaren 4an, Santa Agedaren koplak abestera eskolako patiora atera ginen.

MATRIKULAZIOA 2020

Otsailaren hasieran datorren kurtsorako matrikulazio kanpaina irekita egongo da.
Matrikula egiteko epea Otsailaren 3an hasiko da eta 7an bukatu.

Ordutegia: Otsailaren 3tik 6ra.
                                                Goizez: 9etatik 14:00etara.
                                                Arratsaldez: 14:00etatik 17:00etara.
                  Azken eguna, Otsailaren 7an.
                                                 Goizez: 9etatik 14:00etara.

Eskola ongi ezagutzeko Urtarrilaren 28an, asteartea, eskolako areto nagusian, hitzaldi bat egingo dugu arratsaldeko 5 etan.


Informazio gehiago lortzeko goian agertzen den "MATRIKULAZIOA" atalean sartu.

OLENTZERO 19 - BIDEOAK

Abenduaren 20an eskolan egin genuen Olentzero jaialdian bideo batzuk grabatu genituen. Bideo hauek ikusteko goian dagoen "multimedia" atalen klikatu behar duzue.
Momentuz, Haur Hezkuntzako grabazioak ikus ditzakezue baina, poliki poliki besteak igoko ditugu.


ELORRIFARRE