Azken urte hauetan, eskolako 5. eta 6. mailako ikasleentzat "Bihotz Biriken Berpiztea"ren iguruko saio praktiko bat egin dugu. Saio aurrera eramateko eskolako guraso batzuen ezinbesteko laguntza izan dugu . Aurten, maiatzaren erdian egitea zen gure asmoa, baina ezinezkoa denez ikasleei bideo batzuk bidaliko diegu eta saio praktikoa eskolara itzultzerakoan egingo dugu. Hemen dituzue beste urteetan egindako argazki batzuk.
Iruñeko Ingurumen Heziketarako Zerbitzutik, hezkuntza komunitateari zuzenduriko jarduera sorta prestatu dugu. Helburua etxetik ingurumen sentsibilizazioa lantzen jarraitzea da eta eskaintzak Haur Hezkuntzatik, Bigarren Hezkuntza arte barne hartzen ditu.
Egun osoa etxean gaudenez, gauza berriak egiteko denbora dugu. Haur hezkuntzako hirugarren mailan dagoen Nahiak esperimentu bat egin du eta bideoa bidali digu bere "sumendia" ikusteko.
Aste Santurako prosamen berriak ditut. Beste egunean zirkuito bat egitea eta niri bidaltzea proposatu nizue, gaur zuentzat bi erronka ezberdin ditut. Eskolako "zaharrenentzat" MALABAREAK egitea. Eskolako "gazteentzat" KOREOGRAFIA bat egitea. Jakina, gazteek malabareak egin ditzakete eta zaharrek koreografiak,eta deno jarraitu aha duzue zirkuitoekin. Ideiak hartzeko bideo batzuk utziko dizkizuet. Koreografiak egiteko: JUST DANCE ENE KANTAK Malabareak egiteko:2 bideo, 1.pilotak egiteko, 2.ariketak egiteko. Pilotak nola egin. Puxikak behar dira, ez badituzue saiatu plastikozko poltsa txikiekin eta zinta itsakorra poltsak ongi ixteko .
Kaixo, Mikel naiz. Etxetik atera gabe egun batzuk eman ditugunez, elorriko ikasleentzat proposamen bat daukat.
Etxeko zirkuitoa. Etxean ditugun materialak eta espazioak baliatuz, zirkuito bat sortu behar dugu. Zirkuitoa egongelan, pasabidean, gure geletan..... egin dezakegu. Zirkuitoan mugimenduak egin behar ditugu, oztopoak jarri, arrastaka joan, mahai edo aulki azpitik pasatu, flexioak egin..... Jakina, zirkuitoa prestatu ondoren, egin behar dugu eta nahi izanez gero, grabatu eta nire helbidera bidali. mikeletxeandago@gmail.com Heltzen diren bideoak, gorputz heziketako "elorritxuri"blogean, sartuko ditut. Hemen dituzue youtuben aurkitutako bi bideo, idei batzuk hartzeko.
Iruñeko Udalakeuskarazko udalekuen eskuorria D ereduko ikasleen eskura jarri nahi du aurten ere.
Badakigu COVID-19ak kolokan jar ditzakeela udalekuak, baina udalekuetako arduradunek adierazi digute beraien asmoak bere horretan direla, eta uda hurbildu ahala hartuko dituztela erabakiak, orduko egoeraren arabera.