Hezkuntza Departamentuak Nafarroako ikasleak inskribatzeko datak eman ditu.
Aurrez izena emateko epea martxoaren 7tik 11ra bitartean izango da.
Informazio gehiago jakiteko HEMEN klikatu.
Gogorazten dizuegu gure eskola hobeto ezagutzeko, ate irekien eguna datorren ostegunean, otsailaren 24an izanen dela.
Otsailaren 15ean, haur minbiziaren aurkako nazioarteko eguna da. Egun honetako helburu nagusia gaixotasun hau ikustaraztea da eta bide batez, gaixorik dauden haurrei eta bere familiei gure elkartasuna adieraztea.
Elorrin, egunarekin bat egin dugu denon artean lazo hori bat osatuz.
Olentzero egunean grabatutako bideoak, goian agertzen den "multimedia" atalean jartzen ari gara. Bestela, HEMEN klikatuz gero, multimedia atalera joanen zarete.
Gaur goizean egindako argazki batzuk uzten dizkizuegu. Nahiz eta goiz osoan zehar lainoa gure laguntzailea izan, Elorrin Olentzero eta Mari Domingiri harrera beroa egin diegu.
URTE BERRI ON
Nahiz eta eguraldi txarra izan, Loretxo gure eskolara bueltatu da eta guk bere kanta kuttuna dantzatu dugu ongi etorria emateko.