SAREAN IBILTZEN IKASTEN TAILERRA

03:24 0 Iruzkinak


SAREAN IBILTZEN IKASTEN TAILERRA
6. mailako gurasoei zuzendua

6. mailako guraso horiek:

            Jakingo duzuenez, aurten zuen seme-alabekin “ Sarean ibiltzen ikasten” tailerra egiten ari gara. Helburu nagusia bizitza digitalerako trebetasunak lantzea da. Egun, internet eskura dute eta modu seguru eta arduratsuan ibiltzeko tresnak ematea ezinbestekoa da.

            Honetarako, jadanik galdetegi bat bete dute eta hiru saio egin dugu.

            Lehenengoan, nabigazio segurua eta hatz-marka digitala ikusi dugu.

            Bigarrenean, Datuen babeserako legea, Nortasun digitala, Pribatutasuna/segurtasuna eta sare sozialak.

            Eta azkenengoan bideojukak eta arriskuei nola egin aurre (Ciberbullyinga, groming eta maulak edo estafak)

Oso garrantzitsua da gurasoen esku-hartzea. Hau dela eta, tailerra ere proposatzen dugu 6. mailako gurasoentzat. Gai berberak guri egokituta daude.

            Tailerra Aitor Uriartek emango du.

Parte-hartzaileak : 6. mailako gurasoak

Egunak eta ordua: Ordu t´erdiko hiru sesio, ekainaren 8, 11 eta 13an 16:30etatik 18:00etara.

Apuntatzeko: Atezaintzan dagoen orrian edo eskolako telefonora 948 164 049.

maikberri

Some say he’s half man half fish, others say he’s more of a seventy/thirty split. Either way he’s a fishy bastard.

0 iruzkinak: