MENDILLORRIKO OLENTZERO - KARTELA

08:04 0 Iruzkinak

comisión de fiestas de mendillorri
C/ Concejo de Ardanaz, 4 Bajo B Mendillorri-Pamplona-Iruñea NIF: G31930191 mendijaiak@hotmail.com


Mendillorrin, 2019ko Azaroan


Kaixo Lehen Hezkuntzako 2. edo 3. mailako tutore hori:


Gutun honen bidez 2019ko OLENTZEROrako, egoki baderitzozue, zuen lankidetza eskatzera gatozkizue.


Auzoko 2019 OLENTZEROren iragarpenerako kartela Lehen Hezkuntzako 2 eta 3. mailako ikasleek egindakoetatik aukeratutakoa izatea nahi lukete Mendillorriko Jai Batzordeak. Lau ikastetxeetan egindako kartel guztien artean sei kartel finalista aukeratuko dira eta auzo bozkaren bidez aukeratuko da kartel irabazlea.


Eskatuko genizueke, ahal bada umeen marrazkiak eskolan bertan egitea. Bukatzerakoan lanak utz ditzakezue atezaintzan. Jai batzordeko kideak pasatuko dira kartelen bila.


Eskerrik asko, aldez aurretik, haurren gogoko izatea espero dugun ekimen honi bide ematen zure lankidetza eta denbora eskaintzeagatik.


OINARRIAK:


NEURRIA: DINA A4


TEKNIKA: ARGIZARIA, PLASTIDEKOR, GOMETSAK.


TESTUA: “MENDILLORRIN OLENTZERO 2019”


KOKAPENA: BERTIKALA


EPEA: Lana bidaltzeko azken eguna 2019-12-13an


AGUR BERO BAT

maikberri

Some say he’s half man half fish, others say he’s more of a seventy/thirty split. Either way he’s a fishy bastard.

0 iruzkinak: