MENDILLORRIKO OLENTZERO - KARTELA

comisión de fiestas de mendillorri
C/ Concejo de Ardanaz, 4 Bajo B Mendillorri-Pamplona-Iruñea NIF: G31930191 mendijaiak@hotmail.com


Mendillorrin, 2019ko Azaroan


Kaixo Lehen Hezkuntzako 2. edo 3. mailako tutore hori:


Gutun honen bidez 2019ko OLENTZEROrako, egoki baderitzozue, zuen lankidetza eskatzera gatozkizue.


Auzoko 2019 OLENTZEROren iragarpenerako kartela Lehen Hezkuntzako 2 eta 3. mailako ikasleek egindakoetatik aukeratutakoa izatea nahi lukete Mendillorriko Jai Batzordeak. Lau ikastetxeetan egindako kartel guztien artean sei kartel finalista aukeratuko dira eta auzo bozkaren bidez aukeratuko da kartel irabazlea.


Eskatuko genizueke, ahal bada umeen marrazkiak eskolan bertan egitea. Bukatzerakoan lanak utz ditzakezue atezaintzan. Jai batzordeko kideak pasatuko dira kartelen bila.


Eskerrik asko, aldez aurretik, haurren gogoko izatea espero dugun ekimen honi bide ematen zure lankidetza eta denbora eskaintzeagatik.


OINARRIAK:


NEURRIA: DINA A4


TEKNIKA: ARGIZARIA, PLASTIDEKOR, GOMETSAK.


TESTUA: “MENDILLORRIN OLENTZERO 2019”


KOKAPENA: BERTIKALA


EPEA: Lana bidaltzeko azken eguna 2019-12-13an


AGUR BERO BAT

AZAROAK 25 - ELORRIK EZ DITU ERASORIK ONARTZEN


MUSIKA KONTZERTUA - BIDEOAK

Beste egunean seigarren mailako  ikasleek egindako kontzertuaren argazkiak jarri genituen. Gaur, egun horretako bideo txiki batzuk jarri ditugu.



MUSIKA KONTZERTUA - ARGAZKIAK

Azaroaren 22an seigarren mailako ikasleek txirula kontzertu bat eman zuten eskolako areto nagusian.  Egun horretako argazki batzuk hemen dituzue.


BIZIKLETA ESKOLAN

Udalak antolatzen duen "bizikleta eskolan" programan parte hartzen ari gara. Seigarren mailako ikasleek, bizikletaz ongi ibiltzeko, hiru jardueretan parte hartzen dute:
-Lehenengoa teorikoa geletan.
-Bigarrena praktikoa eskolako patioan.
-Hirugarrena auzoko kaleetan.
 Aste honetan,  patioan ibili gara, hemen argazki batzuk ditugu!


ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK 19-20

Familia agurgarriak:

Ondoren, aurtengo ikasturterako eskainiko diren eskolaz kanpoko jardueren berri emanen
dizuegu:

LIBURUAK 2019-2020

Hauek dira datorren urtean gure eskolan erabiliko ditugun liburuak.

EGUTEGIA 2019-2020


IKASTURTE BUKAERAKO JAIA

Guraso elkarteak pasa den larunbatean festa bat antolatu zuen. Hemen argazki batzuk dituzue.

EUSKAL JAIA