Atzo aurkeztu zen ERA webgunea, euskeraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko plataforma. Proiektua Nafarroan Euskera Zerbitzua duten toki entitateek sortu dute elkarlanean. Familiak helarazten dituzten behar eta eskaerek aberastuko dute webgunea. Gure txikien ikasketa prozesuan lagungarri izatea espero dugu. Hemen daukazue esteka, errazago sartzeko. ERA webgunea
Elkarbanatu
0
iruzkinak:
BIDEBERRI ESKOLAN
04:42
0 Iruzkinak
Azaroaren 20an Udalak ospakizun bat prestatu du haurtzaroaren planean partu hartu duten guztiei eskerrak emateko eta hemen daukazue bertan agertuko diren gymkanen bideo txiki bat. Eskolak parte hartu duelako bidaltzen dizuegu. BIDEOA IKUSI
Elkarbanatu
0
iruzkinak:
Winter time
04:31
0 Iruzkinak
Hezkuntza Departamentuak "Winter time" programaren informazioaren berri ematen dizuegu.
Guraso agurgarriak
Hezkuntza Departamentuak "Winter time" programaren antolakuntza jarri du martxan.
Ikastaroak abenduaren 26tik 29raino izango dira goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etaraino.
Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailentzat eta Lehen Hezkuntzako maila guztientzat, herri ezberdinetan (Iruña, Sarriguren, Uharte).
Elkarbanatu
0
iruzkinak:
EUSKARA OFIZIALA
02:36
0 Iruzkinak
Jakingo duzuenez, Iruñerriko zenbait
udalerrietan (Iruñea, Burlata, Berriozar,
Mutiloa, Eguesibar eta Antsoain),
Nafarroa osoan Euskararen
Ofizialtasuna eskatzeko dinamika bat
martxan dago. Eskaera orriak bete,
eskoletan bildu, baita herriko eta
auzoko beste zenbait tokietan, eta
udalean aurkeztu. 16 urtetaik gorako
edonork bete eta sinatu ditzake
eskaera orriok, inguruko senide eta
lagunenak ere bilduko ditugu, esandako
udaletan erroldatuta egotea da
baldintza.
Elorrin atezaintzan utz ditzakezue
eskaerak. Burlata, Eguesibar...badira
azaroaren 14rako eta Iruñekoak
azaroaren 17rako. Eskaera betetzeko
laguntza behar baduzue mahai
informatiboa bat jarriko dugu azaroaren
17an, 16:45-17:30 bitartean,
bidegorriko sarreran; eguraldi
txarra egiten badu patioko aterpean.
Azaroaren 28an, asteartearekin,
Iruñeko Udaletxe aurrean, mobilizazio
bat eginen da, ordua zehazteko. Aldez
aurretik bertaratzera animatzen dugu
jendea, orduaren berri beranduago jakinaraziko da.
0 iruzkinak: