ELORRI RAPa
04:47
0 Iruzkinak
Hemen dituzue azaroaren 25erako prestatutako RAParen bi bideo .04:47 0 Iruzkinak
KALITATE SARIA
04:23
0 Iruzkinak
Hezkuntza departamenduak kalitate sariak banatu ditu. Eskola sarituen artean Elorri aurkitzen da eta horregatik astezkenean Nafarroako jauregian egin zen ekitaldira saria jasotzera joan ginen .04:23 0 Iruzkinak
Hemen duzue "diario de noticias"en agertzen dena.
LORETXO ETA EUSKARALDIA ELORRIN
04:02
0 Iruzkinak
Loretxo gure eskolara bueltatu da eta urtero bezala puzleak eta kromoak ekarri ditu Hori bai, aurten opari berezia izan dugu "euskaraldia" kanpainaren txapak ikasle guztien artean banatzeko..04:02 0 Iruzkinak
AZAROAK 25 -RAP
02:52
0 Iruzkinak
02:52 0 Iruzkinak
Azaroaren 23an emakumeek pairatzen duten indarkeriaren kontra patiora atera ginen . Hemen duzue egin genuenaren laburpen txiki bat.
OPARIEN KATALOGOA 18-19
02:34
0 Iruzkinak
02:34 0 Iruzkinak
Hemen duzue PDF formatoan, eguberriari begira erosi ahal ditzakezuen euskarazko produktoak.
0 eta 16 urteko gazteentzat aurkitu dituzue gauzak. www.katalogoa.eus-ean sartu eta han egin dezakezue erosketa.
OLENTZEROREN KARTELA 2018
03:49
0 Iruzkinak
Jai batzordetik ohar bat pasa digute auzoko Olentzeroaren kartelaren inguruan. Hemen duzue.03:49 0 Iruzkinak
OLENTZERO 2018 KARTEL LEHIAKETA
OINARRIAK:
NEURRIA: DINA A4
TEKNIKA; ARGIZARIA, PLASTIDEKOR, GOMETSAK
Derrigorrezko TESTUA: MENDILLORRIN OLENTZERO 2018
KOKAERA; BERTIKALA
ADINA; 12 urte barne dituzten txikiek
- Marrazkiaren atzeko aldean, izen-abizenak, adina eta teléfono zenbakia jarri.
Non utzi?
ANTZARAn, Asteazkenak 21 edo 28an, 19.30etatik 20.30etara
Nola aukeratuko da irabazlea?
Jai Batzordeak, 5 kartel finanistak aukeratu ditu. Azaroaren 30ean Antzaran jarriko dira eta auzo bozketaren bidez aukeratuko da txapelduna.
Saria
Sari Nagusia zure kartel polita auzo guztiatik ikustea izango da. Gainera, opari didaktiko bate mango da.
MENDILLORRIKO JAI BATZORDEA
ERRIGORA
01:18
0 Iruzkinak
01:18 0 Iruzkinak
ERRIGORAren uzta iritsi da jada. Elkartasuna, auzolana, gertuko kontsumoa uztartzen dituen kanpaina lorpenak Erriberako euskalgintzara bideratzen dira, arrakasta handiz.
Informazio gehiago:
SORTZEN sareko elkarlanari esker ELORRI ikastetxean ere aukera izanen dugu kanpainan parte hartzeko. Nola?
ERRIGORAko kutxak nahi badituzu ( txuria edo beltza) eskatzeko aukera izanen duzu atezaintzan. Bertan dagoen eskaera orrian zure izena, datuak ( tel. zk.a, grrantzitsua!), eta eskaera apuntatu.
Azaroaren 14an amaituko da epea. Azkenik, whatsapp mezu batez zure eskaria jaso eta ordainketa egiteko hitzordua zehaztuko zaizue.
Mila esker.
TXIMINI IRRATIA
05:28
0 Iruzkinak
05:28 0 Iruzkinak
Ikasturte honetan irratiaren erabilera indartu nahi dugu.Horretarako ikasleek gure irratia,"TXIMINI IRRATIA", erabiliko dute eta saioak grabatu ondoren hemen jarriko ditugu.
Eskuinaldeko zutabean "TXIMINI IRRATIA" agertzen da, hor klikatzen baduzue, gure irrati saioak agertuko dira. Ea zuen gustokoak diren.
ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK 18-19
04:40
0 Iruzkinak
04:40 0 Iruzkinak
Familia agurgarriak:
Ondoren, aurtengo ikasturterako eskainiko diren eskolaz kanpoko jardueren berri emanen
dizuegu:
dizuegu:
EUSKARALDIA
02:04
0 Iruzkinak
02:04 0 Iruzkinak
EUSKARALDIA kanpainaren aukezpena Mendillorrin.
Euskaraldia Mendillorri. Bideoa
2018-19 IKASTURTEKO EGUTEGIA KONTUZ, ALDAKETAK
00:38
0 Iruzkinak
00:38 0 Iruzkinak
|
LIBURUAK 18-19
00:48
0 Iruzkinak
00:48 0 Iruzkinak
Hauek dira 2018-19 kurtsorako erosi behar dituzuen liburuak.
JANTOKIA 18-19
04:11
0 Iruzkinak
Guraso Elkartetik esaten didatenez, hurrengo ikasturterako Web plataforma (on line) bat prestatuko dute.04:11 0 Iruzkinak
Bertan izena eman daiteke jantokiko nahiz haurtzaindegiko zerbitzua eskatu ahal izateko.
Zerbitzu hauetan alta emateko azalpenak erantsita duzuen dokumentuan daude.
Hala ere, Ana Urrutia (Jantokiko arduraduna) irailetik aurrera goizeko 9:00 etatik 10:00 bitarte zuei atenditzeko prest egongo da jantokiko bulegoan (jantokiaren goiko solairuan) edo telefonoz: 948163403 ordutegi berean
Informazio gehiago izateko irudi honen gainean klikatu
SAREAN IBILTZEN IKASTEN TAILERRA
03:24
0 Iruzkinak
03:24 0 Iruzkinak
SAREAN
IBILTZEN IKASTEN TAILERRA
6.
mailako gurasoei zuzendua
6.
mailako guraso horiek:
Jakingo duzuenez, aurten zuen
seme-alabekin “ Sarean ibiltzen ikasten” tailerra egiten ari gara. Helburu
nagusia bizitza digitalerako trebetasunak lantzea da. Egun, internet eskura
dute eta modu seguru eta arduratsuan ibiltzeko tresnak ematea ezinbestekoa da.
Honetarako, jadanik galdetegi bat
bete dute eta hiru saio egin dugu.
Lehenengoan, nabigazio segurua eta
hatz-marka digitala ikusi dugu.
Bigarrenean, Datuen babeserako
legea, Nortasun digitala, Pribatutasuna/segurtasuna eta sare sozialak.
Eta azkenengoan bideojukak eta
arriskuei nola egin aurre (Ciberbullyinga, groming eta maulak edo estafak)
Oso
garrantzitsua da gurasoen esku-hartzea. Hau dela eta, tailerra ere proposatzen
dugu 6. mailako gurasoentzat. Gai berberak
guri egokituta daude.
Tailerra Aitor
Uriartek emango du.
Parte-hartzaileak : 6. mailako
gurasoak
Egunak eta
ordua: Ordu t´erdiko
hiru sesio, ekainaren 8, 11 eta 13an 16:30etatik 18:00etara.
Apuntatzeko: Atezaintzan
dagoen orrian edo eskolako telefonora 948 164 049.
Elorriko 3. zikloko kontzertua familientzat
05:40
0 Iruzkinak
05:40 0 Iruzkinak
Ikasturte bukaera heldu da, eta oraingoan gure 5. eta 6. mailako ikasleek bere familientzat eskeini diete kontzertua eskolako areto nagusian. Astearteko arratsaldean izan zen eta bai ikasle, bai irakasle eta bai familiak oso gustora aritu ginen eta harro harro geratu gara Elorrin artista izugarriak ditugula baieztatzean.
Hurrengo estekak sakatuz kontzertuaren grabaketak ikusi ditzazkezue:
(arazoak ematen baditu, deskargatu eta ikusi ahal izango duzue)
Zorionak eta mila esker parte hartu duzuen guztioi!!!
5. eta 6. mailako ikasleen kontzertua Elorriko ikaskideentzat eta irakasleentzat
06:41
0 Iruzkinak
Aurreko ostegunean, maiatzaren 17an, urtero bezala Elorriko 5. eta 6. mailako ikasleek kontzertu bat eskeini zuten areto nagusian beraien lehen hezkuntzako ikaskide eta irakasle guztientzat zuzenduta.06:41 0 Iruzkinak
Primeran pasa genuen!! 😊
Oso ongi atera zenez, datorren maiatzaren 29an, asteartean, 3.zikloko familiei eskeiniko zaie.
Hemen dituzue argazkitxo batzu:
SORTZEN JAIA
03:01
0 Iruzkinak
03:01 0 Iruzkinak
Maiatzaren 20an, igandean, Iruñeko Antoniutti Parkean, Sortzen Jaia ospatuko da. Egun osoko
egitaraua prestatu dugu, 10:00etatik 20:00etara: tailerrak, jolasak, paella ekologikoa, bertso saioa,
dantzaldia… GONBIDATUAK ZAUDETE! Ikasle euskaldun eleaniztunak heziko dituen eskolaren
alde, #EgunOn!
Info+: sortzenjaia.eus
DENOK BAT
02:54
0 Iruzkinak
02:54 0 Iruzkinak
Eskola
sozioemozionaleko batzordetik (guraso, irakasle eta irakasle ez diren
langileak) luzatutako proposamen bati heldu egin diogu egun hauetan.
“Denok bat”
eta “Desberdintasunak aberasten gaitu” lemapean, geletan landu dira kontzeptu
hauek eta jarduera berezi bat prestatu zen maiatzaren 9an. Bertan, patioko
pareta batean ikaslegoaren eskuak margotu ziren zuhaitza handi batean (ikus
argazkiak).
MENDILLORRIKO ERRALDOIAK
01:16
0 Iruzkinak
01:16 0 Iruzkinak
Bideberrik eta Mendillorriko Erraldoien konpartsak, auzoko erraldoiak konpontzeko eta berritzeko,tailer
polit bat prestatu dute.
Txikiek parte hartzea eta prozesu hontan laguntzea oso
interesgarria dela pentsatu dute.
Horretarako ostiraletan 17:00 etan Ardanaz kaleko lokalean
zuen zain egongo dira.
Animatu eta parte hartu!!
BBB SAIOA ESKOLAN
04:11
0 Iruzkinak
Apirilaren 12an eskolako 5. eta 6. mailako ikasleentzat "Bihotz Biriken Berpiztea"ren iguruko saio praktiko bat izan genuen.04:11 0 Iruzkinak
Saio aurrera eramateko eskolako guraso batzuen ezinbesteko laguntza izan genuen, eskerrik asko egindako lanagatik.
Hemen dituzue egun horretan egindako argazki batzuk.
XAKEA-ELORRI
03:24
0 Iruzkinak
03:24 0 Iruzkinak
Asteburu honetan Nafarroako kirol jolasen xake finalak izan dira.
Aimar Urbiola (2008- 2009) bigarren postuan gelditu zen Javier Habansen atzean, jokalari hau behin baino gehiagotan Nafarroako eta Espainako txapeldun izandakoa da..
Bidane Urbiolak (2010-2011) hirugarren postua lortu zuen.
ESKOLEN ARTEKO XAKE TXAPELKETA
04:26
0 Iruzkinak
04:26 0 Iruzkinak
Pasa den larunbatean, martxoaren 24ean, Nafarroako eskolen
arteko 1. xake txapelketa jokatu zen Paz de Ziganda ikastolan.
Elorri ikastetxeak 3 talde aurkeztu zituen. Osotara 16
ikasle parte hartu dute (ez da gutxi).
Egun polita benetan. Partidaz gain, haur jokuak, hitzaldiak,
arte lanen erakusketak eta txokolatada bat ere izan zuten dastatzeko. Talde
batek 8. postua eskuratu zuen eta beste 2 taldeen lana ere bikaina izan zen.
Kontutan hatu behar da 35 talde zirela osotara eta Elorri ikastetxeko haur
gehienak 7-8 urtekoak direla…
XAKE - TXAPELDUNAK
03:39
0 Iruzkinak
03:39 0 Iruzkinak
Asteburu honetan Nafarroako kirol jokuen barruan, taldeko xake txapelketa egin da.
Aimar Urbiolak Nafarroako txapeldun atera da (2008-2009) kategoria barruan eta Bidane Urbiola (2010-2011). Biek Iruñeako Oberena taldearekin.
Kaiet Viana eta Oihan Izquierdo bigarren postuan gelditu ziren (2010-2011) kategorian.
INAUTERIAK ELORRIN
08:13
0 Iruzkinak
Inauterietan eskolan grabatutako bideoak ikusgai daude. Ikusteko "multimedia" gainean sakatu behar duzue.08:13 0 Iruzkinak
ELORRIKO IKASLE OHI BAT SARITUA
02:41
0 Iruzkinak
Egues ibarrako udalak gure ikasle ohia, Felipe Suso, saritu du.02:41 0 Iruzkinak
Kirolan dauden estereotipoak apurtzeagatik jasoko du saria.
Berria egunkarian (Diario de noticias) agertzen da .
LIFE VAC
04:52
0 Iruzkinak
Elorri eta Mendillorriko guraso elkarteek ,LIFE VAC, izeneko produktua erosi dute.04:52 0 Iruzkinak
Kontrako eztarrira joaten diren janari zatiak ateratzea da produktu honen helburua. Hiru ale izango dira, bat Mendillorriko eskolan bete bat gurean eta hirugarrena jantokian.
LIFE VAC hobeto ezagutzeko, pasa den urtarrilan eskolara erizain bat etorri zen ikastaro txiki bat ematera.


Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
IKEE Galdetegia
Irakasleentzako dokumentazioa
GURE ESKOLA
IKASLE BATEN BIZIPENAK
LORETXO
Loretxoren kanta from mikel garces otazu on Vimeo.
D EREDUA - MATRIKULAZIOA
ESKOLAKO JANTOKIA
Zerbitzu gutuna
TXIMINI IRRATIA
Euskera lantzeko tresnak
PROTOKOLOAK
EUSKAL JAIA
Irakurrienak
-
ESKOLAKO EGUTEGIA 23-24
-
LIBURUAK 23-24
-
EUSKARALDIA
-
ELORRI KANTUZ: hamaika irribarrek hamaika hitzek baino gehiago balio dute!
-
XAKEA-ELORRI
-
INAUTERI EGUNA ELORRIN
-
Egun berezia atzokoa Elorrin: Izaskun Oses atletaren eta ONCE erakundearen bisita
-
MENDILLORRIKO ERRALDOIAK
-
16-17KO IKASTURTEARI BEGIRA 3 URTEKO IKASLE BERRIEN GURASOEN BILERA
-
MILA ESKER LOGO BERRIARENGATIK
0 iruzkinak: