HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEEN AURREINSKRIPZIOA 2024-2025 IKASTURTEA: MARTXOAREN 18TIK 22RA ARTE

09:15 0 Iruzkinak

 Hemen duzue Nafarroako Gobernuaren orria eta "DESKRIBAPENA" atalean hainbat dokumentu/tresna agertzen dira zeinak aurreinskripzio prozesurako baliagarriak izan daitezkeen:


AURREINSKRIPZIOA


Aurreinskripzioa bai eskolan bai eta telematikoki burutu daiteke. Telematikoa egin nahi izatekotan, hona hemen jarraibideak (2023-24 agertu arren, edukia ongi dago).


TELEMATIKOA


Eskabide orria soilik behar baldin baduzue klikatu ezazue hemen behean:


ESKABIDE ORRIA


Dokumentazioa  eta ordutegia (eskolan egiteko)


DOCUMENTAZIOA


0 iruzkinak:

Martxoak 8 - Emakumearen nazioarteko eguna

01:59 0 Iruzkinak

Emakumearen nazioarteko eguna landu eta ospatzeko asmoz, gure ikastetxean, aste osoan zehar Emakume nabarien ipuinak landu dira mailaz-maila. Gainera, gure eskolako familak ere hurbildu dira kontakizun bereziak kontatzera; beti ere emakumeen esperientzia bereziak. 

Lanketa honetaz gain, Martxoaren 8an, emakumearen giza ikurra sortu genuen eskolako irakasle eta ikasle guztiekin ikastetxeko gimnasioan. Gainera, eskolako atarian ere, familiek beraien arte lan, lelo eta hitz ederrak hutzi dituzte. 


GORA EMAKUMEAK!

0 iruzkinak:

INAUTERIAK 2024

09:11 0 Iruzkinak

Aurtengo inauteriak oso bereziak izan dira gure eskolan. Aspaldiko partez, auzoan barrena kalejira egin genuen ikasle eta familiekin. 

Inauteritako gaia: GORRIA izan da. Horrela bada, mozorro gorri liluragarriak sortu ditugu. 

Goza ezazue jarraian partekatzen dizuegun bideotxoarekin. 


Soinketa lekuan egindako desfilea mailaz-maila ikus nahi baduzu, saka ezazu ondoko esteka. 


0 iruzkinak:

AGATE DEUNA 2024

01:08 0 Iruzkinak

Otsailaren 2an, AGATE DEUNA bezpera ospatu genuen gure eskolan. Hona hemen egun horretako oroigarria. 

0 iruzkinak:

ATE IREKIEN JARDUNALDIA

03:09 0 Iruzkinak

ADI!!! BILEREN DATAK ALDATU DIRA!!!


Familia estimatuak.

Gure eskola ezagutu nahi baldin baduzuen, osa ezazue hurrengo galdetegia;

GALDETEGIA

0 iruzkinak:

NEGUKO JAIA 2023

08:54 0 Iruzkinak

Abenduaren 22an, egun berezia izan genuen gure eskolan. 

Mila esker Eguberritako jaia aurrera ateratzen lagundu zenuten guztioi. 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!


Jaialdian aurrera eramandako ikuskizunak mailaz-maila ikusi ahal izateko, sakatu honako estekan:

0 iruzkinak: